Albisteak

 

Udalerriko Mestikabaso auzoan dagoen skatepark-a konpontzeko lanekin hasi da Udala. Obra hauek guztira 6.950 euroko balio gehi BEZa izango dute. Hasi direnetik 15 eguneko epea aurre ikusi da bukatu ahal izateko, beraz, abenduaren amaierarako. Behar dituen konponketak leundutako hormigoizko zolaketa egokia egitea eta baranda jartzea izango dira.

Behin obra bukatuta, pista honek gurpil gainean gauza daitekeen edozein hiri-kirol egiteko araudia beteko du: skate-a, rolling-a, scooterr-a eta BMXa. Lan honekin kirola modu ziurrean egiteko aukera emateaz gain, irristagailu gainean maila eta estilo guztiak egiteko modua egongo da.