Albisteak

 

Gernika-Lumoko ikasleek hartuko dute parte, Udalbatzako partaideekin batera, Gabonetako argiak pizteko Foru Plazan egingo den ekitaldi ofizialean. Aurten abenduaren 4an, piztuko dira lehenengoz argiak, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldiaren ostean herritarrentzako txokolate jana prestatu da.

Udalak herriko sarrerak, Eriako ingurua, Pasealekuko ingurua, eta Carlos Gangoiti, Artekale, Juan Calzada, Industria, Adolfo Urioste, Barrenkale, Ocho de Enero, Don Tello, San Juan, Domingo Alegria plaza, San Bartolomé eta Lorategietako auzoa. Foruen plazako zuhaitz artifizal berriaz gainera, Bakearen Museoko, Kultur Etxeko eta Udaletxeko balkoiak ere argiztatuko dituzte. 10 m luze eta 4 m diametroko dekorazio-elementua, izar itxurako apaingarri argitsuak dituena.

Argi apaingarri hauek aurreko Gabonetan izan zuen ordutegia mantenduko du, 18:00etatik 24:00etara.