Albisteak

 

"Argitasunaren Gazteluan"

"...Agian, ez zaude argitasunaren lorategian Non urmaelek ebokatu egiten duten zure lurra…harria….bizi-nahia; Kameliaren zirrikutuetatik maskorra ireki dut, itsasoaren opari…orrialdeak zuritan; Inozoak berak ere, izar eta guzti, -perla-arrantzalea, ez dut aurkitzen ene errautsen arteko basatza- Bilatu nahi dut, arrats behera urdinkaran, ipurtargi dizdiratsuenetarikoa, Argi ematen duena, nartziso gezurtiz beteriko basoetan -Munstroz beteriko Bomartzoa, irudizko labirintoak, non eta inurri berantiarrak berak ere harria arakatzen duen...baina hauxe baino ez dakusat, bakar-bakarrik, argitasun itzalien dardara bananduak zilar koloreko antzigarraren gainean. Ez zaude oraindik, agian, argitasunaren lorategian..." S. Quasimodo

Badirudi deus ez dela gertatzen; iruditzen zaigu ez digula deus esan nahi; hala ere, ziurta diezazueket obra bakoitzak, artista bakoitzak, hala nola taupada eta une bakoitzak, zehetasuna oharkabean igaro izanagatik ere, sekulako garrantzia dutela. Hauxe islatzen da, hauxe gertatzen da eta igarotzen da ikuslearen begien aurretik, erakusketa ibiltari hau kontenplatzean: “Ura, Haizea, Sua, Harriak eta Orrialdeak”. Erakusketa hau hainbat disziplinaz jantzita datorkigu. Zeinuak zenbatuta datoz eta txukun- txukun eraberritzen dira eta hauen metamorfosia denboraren -Dasein- da. Artista hauek beren-beregi sortu dute kontzeptu tradizionalaren eta -memoria- katalogatu eta sailkatzeko erabili ohi dugun “artikulu”aren arteko desberdintasuna. Baina ez dute soilik hori bilatu: hauen guztien batura den "Ideia> nagusitzen da disziplina orotan, Panovsky-ren arabera. Hots, ez gara aseezintasunetik abiatuko garaikidetasuna ulertzeko (ahalegin handirik egin gabe), ardatzeta motorea –Ideia- bera da, den guztia eragiten duena: sortu-txikitu/egin+desegin/ikusi-ezkutatu/ sentitu x indiferentzia/ jaio:hil/ maitatu+gorrotatu= baina arimaren hilezkortasuna arteari lotatuko zaio betiko Erakusketa honek, bada hauxe erakutsiko digu: kontsumismoaren ispilu-jokoen jolas limurtzaileek eta diruaren mamu iragankorrek hipnotizatu eta lelotu aurretik, behin eta berriro aztertu eta loratu izan du gizateriak, eskuzabaltasunez eta eskerronez, eta areago, zuhurtzia intelektualez, iheskorra eta hilurren dagoen orainaldi honen ideia jainkozko eta liluragarria. Zoko-moko ezkutunuetan barrena aske joan doan Ur honek ideia berrien urjausiak sortarazten ditu. Gure pentsamendu harro eta galduen haize leun salbatzaile bilakatzen da Haizea. Erre, kiskali, iruntsi eta berotzen duen Su anbiguo adierazgarri betikoa. Hormak eta harresiak eusteko erabiltzen den Harri itsatsiak, baina ahantzi gabe labarretako harkaitz bakarti tinkoak, non arima beti agertzen baita. Arima honek, bada, bizipen-orrialde hauetan hartzen du babesa, itsasotzi errariaren moduan, non ateden hartzen duen pazientzia zaharraren hondartzetan. Eta hemen, Stendhal-en arimak aldarri egiten du: “…chasse au bonheur…” . Erakusketa honen asmoa hauxe baino ez da, hots, kuku eta keinu zirriborratu bat egitea (ez ote da hau bene-benetako maisutasuna?) gozamenaren aurreko jakinmin ztikatua, alegia. Erakusketa hau liburutzar bat bezala aurkeztuko zaigu begietara, eta irakurtzean, ikustean eta kontenplatzean donboraren gatibu geratuko gara. Eta orrialdeak Eguneroko berezi eta hunkigarri bat bailitzan orrialtzen dira. Eta dena da abesti eta eraldatzen da suzko eta harrizko Haiku bat bailitzan. Erakuste honetan parte hartzen duten artistak hauek dira: Ricardo Abaunza, Teresa Ahedo, Carlos Alcorta, José Pablo Arriaga, Milo Bianca, Sartori Bruny, Liliana Cammarata, Dori Campos, Marisol Cavia, Maria Jesús Cueto, Antonio De Martino, Gianni Favaro, Ignacio Garay, Arancha Goyeneche, Iratxe Hernández, Carla Horat. Inmaculada Jiménez, Mónica Martin, Giusi Naletto, Giordano Perelli, José María Pinto, Evgeniy Plastinin, Willi Pontin, Zaira Rasill, Santi de Paulas, Carla Semprebon, Tiziana Talamina, Massimiliano Tonelli, Roberto Zalbidea... artea maitatzeko, ulertzeko eta gozatzeko irakurtzen jakin behar da aurretik, ikusten jakin behar da. Baina, batik bat, erakusketa honek eirakasten digu itxaroten ikasten eta motelago izaten, geure baiatara begiratzen barrutik eta ez kanpotik. Fresko edo mosaiko bat ikusten dugunean bezala. Esan, bestela: Nork egingo lioke muzin ur garbi eta frekoa duen edalontziari? ...Adiskide min dudan Maximilianorengandik ikasi beharko genuke, ikusten ikasi beharko genuke eta, batez ere, isiltasuna entzuten ikasi beharko genuke, hauxe baita “Ura, Haizea, Sua, Harriak eta orrialdeak” erakusketak iradokitzen duena. Beste dimentsio baten sartu baietz! Euripean Ostadarra kontenplatzen denean gertatzen den bezala –beti dago zerbait bizitzan zur eta lur uzten gaituena- eta erakusketa hau horixe da: Ikasbidea, mapa bat, gida-lerroa, eta hau eginez, ikasi eta hazi egingo gara. Artea izan badela jakingo dugu eta A letra larriaz idazten dela.

Kartela (PDF 466KB)