Albisteak

 

Orain arte, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak eskainitako prestakuntzan, 2015 urtean, Busturialdea eskualdeko 112 enpresek hartu dute parte. Horiek enpresek ITK (Informazio eta Komunikazio Teknologia) alorrean formakuntza (14 aktibitate) jaso dute, eskualdeko enpresa sektorea hobetzeko helburuarekin.

Eta, horri eutsiz, 2016 urtearen hasiera arte prestakuntza ekintzak areagotzeko asmoa dute, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren lankidetzarekin. Lanbide Ekimenak Zentroaren esanetan "ITK desberdinen erabilpena ezinbestekoak dira gaur egungo merkatuan trebetasunez aritzeko. Horretarako enpresek gai honetan dituzten behar izanak zeintzuk diren jakiteko azterketa eta prospekzio bat egin dugu, horren arabera prestakuntza ekimenak ezartzeko".

Izandako eskaeren artean honako hauek jaso ditugu, besteak beste: Facebook, Mailchip edota Faktura elektronikoa erabiltzen jakiteko ikastaroak. Hori kontuan, azaroan zenbait ikastaro eskaini dira, aurreko gaiei lotutakoak, eta 29 enpresek hartu dute parte.

IKT edo beste arlo baten izango diren prestakuntzei buruzko informazioa jasotzeko edota formazio behar izanak adierazteko, Lanbide Ekimenak hurrengo telefono zenbaki biak jarri ditu harremanetarako: 94 625 63 92 edo 94 625 57 58.