Albisteak

 

Bakearen Museoaren ondoko aretoaren izena dagoeneko "María Agirre Igartua" da. Protokolo ekitaldira honako hauek bertaratuko dira: José María Gorroño, Gernika-Lumoko Alkatea; Leire Bidaguren, Gizarte Ekintzetarako Zinegotzia; omenaldia egiten zaion emakumearen senideak; eta Lourdes San Severino, Gernika-Lumoko Alargunen Elkartearen presidentea.

1951n alargun geratu zenean, Maria Agirrek etxetik kanpo egin behar izan zuen lan eta Zornotzako arropa lantegi batean ekin zion. Gero, 1960an, Gernika-Lumon “Mari Spar” supermerkatua ireki zuen. 1988an Alargunen Elkartea sortu zuen, bikotea galdu zuten emakumeei laguntzeko, elkarteak gauzatzen dituen ekintza ugari medio.