Albisteak

 

Zemendiaren 25a "Genero indarkeriaren aurkako eguna" dala ta, Gernika-Lumoko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak, "Beldur Barik" sarien banaketa-emonaldia eta ekitaldi instituzionala antolatu dauz egun horretarako.

Izan be, Beldur Barik programako sariak 25ean banatuko dabez, Elai Alai aretoan, 11:00etatik aurrera. Hantxe, sarreran ikusgai ipiniko dabez genero indarkeriaren gaiari buruz DBHko ikasle gernikarrek aurkeztu dabezan lanak.

Merkatariei eta ostalariei Udalak banatuko deutez puntu lilak, kartelak eta pegatinak. Eta interesatua dagoan beste edozeini Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan emongo deutseez puntu lilak.