Albisteak

 

Calzada egoitzaren jai astearen barnean, igande honetan, Urriko Azken Asteleheneko bi gazta onenen -lehen eta bigarren sailkatuak- enkantearen lortutako diruaren txekeak emango dira. Guztira 4.000 euro izango dira, 3.700 eta 300 euroko bi txeketan banatuak -gaztak Murueta jatetxeak eta Xaibor erosi zituzten, hurrenez hurren-.

Hala ere, jai eguna goizeko 10:30ean hasiko da txistulariekin eta meza batekin. Mezaren ostean (11:45), txekea emango zaie eta dantzak, Urdaibai Kantuz Kantu.

Goizean zehar, gainera, pintxoak eta txakolina banatuko dira. Arratsaldez, lau ikastetxetako umeen partaidetza duen seigarren literatur lehiaketaren sariketa izango da. Ostean, Gernikako Adineko Abesbatzarekin amaituko da jai astea.