Albisteak

 

Pentsaturik herritarren eta Udalaren arteko harreman idatzian desoreka nabarmena zegoela, astindua emateko ordua zela otu zitzaigun 2012an. Horretarako, “UDALAK EUSKERAZ…, ETA ZUR ZERGAITIK EZ?” kanpaina garatu genuen.

Lelo berberari eutsiz, 2013an ekin genion helburu berdinekin eta gehitu ere beste administrazioekiko harremanen hizkuntza tratamendua jorratzea.

Kanpaina horri eusten zaio Gernika-Lumoko biztanleriaren hurrengo datuak oinarri (2006 urtea):

Herritar euskaldunak %67,87 + ia euskaldunak %17,38, guztira %85 (2006ko datuak).

Herrritarrek udalari euskeraz ahoz: %54 (2014 datu bilketa)

Herritarrek udalari euskeraz idatziz: %19,93 (2015eko datu bilketa)

Orain, 2015ean, jarraipena eman gura diogu kanpainari 2012tik 2015erako bilakaera kontuan hartuta:

Bilakaera
Euskaraz Elebitan Gaztelaniaz
2012 2013 2015 2012 2013 2015 2012 2013 2015
Erregistroko sarrerak % 17,88 21,04 19,93 16,77 22,07 23,04 65,35 56,26 57,03
Erregistroko irteerak % 19,71 16,60 23,64 78,84 81,00 75,79 1,45 2,40 0,54

2015eko zehaztasunak
Euskaraz Elebitan Gaztelaniaz
Orok. Herrit. Beste erak. Orok. Herrit. Beste erak. Orok. Herrit. Beste erak.
Erregistroko sarrerak %19,93
153
%24,72
136
%7,79
17
%23,04
177
%4,36
24
%72,20
153
%57,03
438
%70,90
390
%20,01
48
Erregistroko irteerak %23,64
127
%10,08
34
%46,5
93
%75,79
407
%89,31
301
%53,00
106
%0,54
3
%0,59
2
%0,5
1
  • Euskarazko idatzizko sarrerak Erregistroan gora egin dute 2 puntu aztertutako urteetan (gora-beherak urte batetik bestera);  eleberazkoak ia 7 puntu gora egin du, etenik barik; gaztelaniazkoak beherantz nabarmen 8 puntu.
  • Udalak emandako urteerei dagokienean, euskara hutsezkoak %23,64 dira, goranzko bilakaera izanik; elebitakoa da nagusi nabarmen, %75,79, nahiz eta behera egin duen; gaztelaniazkoa ia testimoniala da gaur egun.
  • 2015eko sarreretan herritarrenak dira euskara hutsezkoak nagusi (%24,72) eta beste erakundeenak oso motelak (%7,79)
  • 2015eko elebitako sarreretan gutxi dira herritarrenak (%4,36) eta gehiengoa beste erakundeen kasuan (%72,20).
  • 2015eko gaztelaniazko sarrerak herritarren kasuan %70,90 eta beste erakundeenean %20,01.

Helburu orokorrak

  • Ahozko eta, batik bat, idatzizko euskararen erabilera areagotzea herritarrek eta erakundeek  udalarekin dituzten harremanetan.
  • Euskaraz funtzionatzeko, Udalak dituen baliabideez herritarrak jabetzea.
  • Udal erakundeak euskararekiko duen konpromisoa berrestea herritarren eta gainerako erakundeen aurrean.

Kanpainarako publizitate euskarriak

  • Publizitate euskarria, bi orrikoa (6.000 ale), Udalaren konpromisoa eta herritarrenganako /eragileenganako mezua azaltzeko. Postontzietan banatzekoa.
  • Bandoa (400) atari guztietan.
  • Gutuna (300 bat): udalei, gainerako erakunde publikoei eta hitzarmengintza kanpainako kideei (enpresak, merkataritza, elkarteak).
  • Oiz-mendi telebistarekin lau bideo labur prestatu eta eskaini publizitate tarteetan.

Beraz, gure gonbitea herritarrei, udalarekiko harremanetan euskararen aldeko apustua egin dezaten eta eskaera beste administrazio erakunde guztiei, Gernika-Lumoko udalarekin euskara hutsezko harremanak jorra ditzaten.