Albisteak

 

Bizkaiko Elikagai-Bankuak, azaroaren 27 eta 28rako "Batze Handia" antolatu du Gernika-Lumon. Denda askok hartuko dutenez parte, borondatezko gehiago behar izango dira.

Horrexegatik, doako telefonoa ipini dute (900 840 204), ordu batzuetan batze lanetan laguntzeko prest daudenak Elikagai-Bankuarekin kontaktuak jar daitezen, eta horrela euren datuak utz ditzakete eta lanerako prest daudela jakinaraz diezaiekete.