Albisteak

 

Kale-giroan krisia pasatu den ustea ez da nabaritzen, jendeak konfiantza galduta ez bada ere, arretaz begiratzen diolako etorkizunari. Testuinguru honetan, argi dago merkatari txikia eta ohikoa ere eten gabeko ahaleginetan dabiltza. Hau horrela, Gernikako Merkataritza Bulegoak neuromarketing-aren gaineko ikastaroa sustatu du, formula berria kontsumitzaileen erosteko erabakia handiagotzeko, bezeroak erakartzeko eta etekinak sortzeko.

Alde honetatik, azaroaren 16tik 20ra, 14:30etik 17:00etara, Kultur Etxean, interesa dutenek honako argibide hauek topatu ahal izango dituzte: zein diren merkatu batean sartzean bezeroen arreta lortzen duten kinadak; erosteko erabakietan zein eragin duten emozioek; zein den merkatuan sortzea gura dugun emozio nagusia; zelan aplikatzen den multisentsorialitatea merkataritzan; eta zein diren bezeroen buruetan talka gehien sortzen duten argudioak.

Bertaratzeko izen-ematea konfirmatu egin behar da telefonoz: 94 625 79 40 ala korreo elektronikoz: gatc@gernika-lumo.net.