Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak diruz lagunduko ditu munduko herrialde txiroetako hainbat proiektu, Gobernuz kanpoko haibat erakunde bitarteko.

Udal gobernuak onartutako diru laguntza guztietatik (52.250 euro) Euskal Fondoa elkarteko bazkide kuotaren ordainketarako erabiliko dira 3.558 euro, erakunde horretan partaide delako Udala. "Udan oporrak pasatzera datozen ume saharauiarren bidaiak ere diruz lagundu ditugu, 5400 euro, eta Nepaleko premiazko laguntzarako 5.225 euro" Gizarte Ekintza sailetik esandakoaren arabera.

Gainerakoa, 38.066,49 euro, Gobernuz Kanpoko erakunde desberdinen artean banatuko da, munduko hainbat herrialdetan burutuko dituzten garapen proiektuak laguntzeko. Beraz, 8.361,41 euro finkatu dira heziketa hobekuntzarako proiektu bat gauzatzeko Mexikoko Chiapas lurraldean, Lumaltik Herriak erakundearen eskutik.

Gernikatik Mundura elkarteak 2.300 euroko diru laguntza jasoko du eta Guatemalako Chimaltenango herriko bizi-baldintzak hobetzeko proiekturako 8.192 euro burutuko dira.

Vicente Ferrer Fundazioaren ardurapean dagoen Indiako eetxebizitza duinerako proiektuak 7.500 euroko jasoko ditu eta Euskal Fondoak Habanan daukan egitasmoak 5.225 euro.