Albisteak

 

Office osotzen daben hainbat programa ezagutzeko ikastaroa antolatu dau herriko KZguneak. Azaroan eta abenduan egingo da Office programa-multzoari buruzko ikastaroa. Ekimen honetan parte hartzen dabenek Word, Excel, Acces eta beste programa batzuk erabiltzen ikasiko dabe. Eskolak martitzen, eguazten eta eguenetan izango dira, 16:00etatik 18:00etara.

Izena emoteko epea zabalik dago, eta interesatuta dagozanek posta elektronikoz emon leikie izena gazteger@sarenet.es hel. elektronikoan. Behin ikastaroa amaituta, IK Txartela emango jake gainditu dabenei, informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzen dauen ziurtagiria.

Kartela (PDF KB453KB)