Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak eta Ecovidriok Urriko Azken Astelehenerako garatu duten kanpaina bereziaren bitartez birziklatzearekiko duen sentsibilizazioa erakutsi du Gernika-Lumoko herriak. Guztira 8.000 kilo beira bildu dira, 2014an baino 4.580 kilo gehiago, eta gehienak honako kale hauetan: Industria, San Juan eta Juan Calzada.

Astelehenean zehar atez ate ibili dira talde bereziak jai jardueraren erdigunean, 50 inguru ostalarik eta 9 txosnek sortu dituzten beira hondakinak jasotzeko ontzi batez.

Era berean, "vacri" motako binilatutako 13 kontainer ezarri ziren erdigunean eta hauek ere lagundu zuten azken emaitza borobiltzen.

Izandako arrakasta kontuan izanda, Udalak modu iraunkorrean ezartzea pentsatu du, "atez ate" zerbitzua izan ezik, udalerriko ostalarien parte hartzearekin. Hau horrela izan dadin, Ecovidriok 120 litroko eta 40 litroko kuboak banatuko ditu, lokal bakoitzaren beharrizanaren arabera, beira batze lanari ekin diezaioten.