Albisteak

 
  • “Atez ateko” bilketa berezirako dispositiboa aktibatuko da. Eta kanpainan parte hartuko duten ostalaritzako 50 lokal baino gehiagori zuzenduta dago kanpaina hau.
  • “Vacri” motako 13 edukiontziri biniloa jarriko zaie. Edukiontzi hauek herriko erdialdean kokatuko dira. Bestalde, egun horretan jarriko diren 9 txosnei balde gurpildun bana banatuko zaie, beira bilketa eta birziklapena errazte aldera.

Gernika-Lumoko Udalak eta Ecovidrio-k (Espainia mailako beirazko hondakin eta ontziak kudeatzeko irabazi asmorik gabeko erakundea) abian jarri dute kanpaina berezi bat hondakinak eta ontziak batzeko eta birziklatzeko “Azken Asteleheneko” azoka egunean.

Egun honetan nabarmen egiten du gora beira ontzien kontsumoak. Hori dela eta, 13 edukiontziri “Vacri” motako biniloa jarri zaie. Edukiontzi hauek herriaren erdialdean kokatuko dira, hots, ostalaritza establezimendu gehien dagoen gunean. Txosnei ere edukiontzi bereziak banatuko zaizkie. Badira, bestalde, beste lokal batzuk ere, honelako edukiontziak eskatu dutenak, beira batzeko eta birziklatzeko erraztearren.

Beste alde batetik, dispositibo berezia aktibatuko da “atez ateko” bilketa berezi honetarako. Ekimen honetan parte hartuko duten 50 lokal baino gehiagori dago zuzenduta kanpaina. Edukiontziak goizeko 11:30ean hasiko da eta arratsaldeko 19:30ean bukatu, eta etengabe arituko dira edukiontziak batzen.

Urtean zehar burutuko den kanpaina

Dispositibo hau amaitzean, “ekimen honek era iraunkorrean jarraituko du urtean zehar, eta herriko ostalaritzako lokal guztiek hartuko dute parte” adierazi du Maria Uribe Ingurumen Saileko zinegotziak. Honen harira, ekintza hau oso positibotzat jo du zinegotziak “hain sinplea den ekimen hau, hots, edukiontzi berdean jarriko diren beirazko hondakin eta ontziak, sekulako abantailak ditu ingurumenean”.

Gernika-Lumon batzen den beira birziklatuaren gaineko datuak

Ekimen honen bidez, Gernika-Lumon dauden edukiontzietan batzen den beirazko hondakin eta ontziak kilotan handiago egitea lortu gura da. 2014ko azken datuen arabera, herritarrek 465.390 kilo beira birziklatu zuten. Auzotar bakoitzak, hortaz, 27,7 kilo beira, bataz beste.

Edukiontzien kopurua dela eta, Gernika-Lumok edukiontzi bat du 200 biztanleko. Guztira, herrian 84 edukiontzi daude, beirazko hondakin eta ontziak batzeko erabiltzen direnak.

Ingurumenari onurak

Ecovidrio-k bermatu egiten du %100ean birziklatu dela edukiontzietako beira, beirazko ontzi gehiago egitearren. Ekimen honen irabazleak gizartea bera eta ingurumena izango dira, jakina.

Sinple-sinple da ekintza hau burutzea: erabilitako botilak, botila txikiak, poteak eta flaskoak banatu eta edukiontzi berezi horietara bota. Hau eginda, energia kontsumoa murriztu egingo da, lehengaiak aurreztu eta gutxitu zabortegiak eta kutsadura bera.

Kalean dauden beira botatzeko edukiontziak beirazko ontziak batzeko baino ez dira erabiliko: botilak, botila txikiak, poteak eta flaskoak. Hau da, etxeetan, ostalaritzan, sukaldaritzan eta catering-etan kontsumitzen direnak. Zeramika edota beste beira mota batzuk (platerak, edalontziak, leihoetako beirak eta abar) beste material batekin eginda daude. Eta hauek herriko gune garbietako edukiontzietan jarri behar dira.

Zer da Ecovidrio?

Ecovidrio irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Espainia mailan beirazko hondakin eta ontziak birziklatzeko kudeaketaren ardura du, 1998 urteaz geroztik. Kanpaina honen bidez, birziklatze katea erabat kudeatzea lortuko da. Horretarako, bilketa selektiboa egingo da, garraiatu, beira ontziak tratatu eta, gero, tratatutako materiala atzera berriz komertzializatu.

Zerbitzu publikoa eskaintzen du Ecovidrio-k, unibertsala eta doakoa herritarrentzako eta beira ontziratzen duten enpresen eskura jartzen du kudeaketa-eredu efikaza eta efizientea, bai ingurumenaren ikuspuntutik, bai ekonomiarenetik.

Gaur egun, 2.655 konpainia daude Ecovidrio erakundearekin bat eginda. Erakunde horri atxikitako sektoreek Espainiako BPGdren %3 baino gehiago adierazten dute eta beirazko ontzien %99 komertzializatzen dute.