Albisteak

 

Aurton be gaztagileek bilduko dute ordezkaritza zabalena (61 postu), eta bigarren, artisauek (50 postu). Eta horien atzetik barazki saltzaileak (48 postu), ogia eta euskal pastela (20) eta txakolingileak (19). Hauez gain honako hauek ere salduko dira: kontserbak, 15etan; makineria, 13tan; frutak, 12tan; sagardoa, 6tan; erroskillak, 6tan; eztia, 4tan; esnekiak, 6tan; eta beste

6 postuetan, bestelakoak.Postuen kokapenari dagokionez, gehienak, 64, Artekalen eta 50, Pasalekun egongo dira; beste 46, San Juan kalean; Industrian, 40; Juan Calzadan, 39; eta Domingo Alegrían, 20.

Beti lez, barazki, fruta, lore apaingarri, txakolin, ezti eta gazta txapelketak egingo dira azokan. Pilota partidak be ohikoak dira, eta aurten zesta puntako gorengo partidua eta kiniela amerikarra programatu dira.

Izen handiko epaimahaikideak

Baserriko produktuen lehiaketako epaimahaia euskal nekazaritzaren munduko teknikari ospetsuek osatuko dute. Eta gazta txapelketan be, itzal handiko sukaldariak bilduko dira gazta dastaketara: Beñat Ormaetxea, Jauregibarria jatetxekoa; Aitor Elizegi, Bascook jatetxekoa; Ricardo Pérez, Yandiola jatetxekoa; Daniel García, Zortziko jatetxekoa; Álvaro Garrido, Mina jatetxekoa; Javier García, Boroa jatetxekoa; David García, Alborakoa; Jose Miguel Olazabalaga, Aizian jatetxekoa; Txomin Gómez, Lurrina jatetxekoa; Mikel Población Etxanove jatetxekoa; Sergio Ortiz de Zarate Zarate jatetxekoa; eta ospe handidun enologoa den Ana Martín.

Kaleak itxita

Jaiegun handirako dena prest egon dadin, zapatuan bertan kale batzuk itxiko dituzte eta trafikoa ondoko kaleetara bideratuko dute.

Moztuko dituzten kaleak honako hauek dira: Adolfo Urioste, Artekalea eta Juan Calzada. Hauek barikuan, hilak 23, 15:00etan itxiko dituzte. San Juan kalea, barriz, zapatuan, hilak 24, 14:00etan.

Gainera, martitzenean ere kaleok itxita egongo dira, garbiketa lanak egin ahal izateko.

GERNIKA-LUMOKO AZKEN ASTELEHENETAKO EGITARAUA

Urriak 26. Astelehena. Urriko azken asteleheneko eria

9:00etan. Nekazal produktuen lehiaketaren hasiera eta Nekazal makinariaren erakusketa
12:00etan. Bertsolariak Merkurio iturriaren inguruan: Andoni Egaña, Sebastián Lizaso eta Maialen
Lujanbio.
13:30ean. Sari banaketa Merkurio iturrian
18:00etan. Zesta punta partidak Jai Alai frontoian