Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udaleko Droga-Mendekotasunaren Zerbitzuak eta Berdintasunerako Zerbitzuak, urriaren 24an ospatuko den Astelehentxutxu jaian, prebentzio kanpainak antolatuko dituzte berriro ere. Helburua arriskua duten jarreren gaineko sentsibilizazioa da, etortzeko dauden jaietan batik bat (Andra Mari eta San Roke): alkohola edatea edota beste estupefaziente batzuk hartzea, ligatzen dutenean egon daitezkeen arriskuak...

Ekintza hau antolatzeko, Droga-Mendekotasunaren Prebentziorako Udal Zerbitzuak karpa bat prestatuko du. Bertan drogak, ziurrak diren harreman sexualak eta beste gai batzuen gaineko informazioa egongo da, eta alkoholimetro bat ere jarriko dute. Karpa Eriabarrena kalean jarriko da 19:00etatik 22:00etara.