Albisteak

 

Gernika-Lumoko Alkate den Jose Maria Gorroño jaunak neurri erreala eta zeramikan egina dagoen Picassoren Guernica kuadroaren erreplika eman zion Teusaquillo herriari. Bakearen gainean burutzen diharduten jardunaldien karira egindako ekitaldia da berau. Jardunaldiok Bogotan egiten ari dira. Ekitaldira Gustavo Petro Bogotako Alkate Nagusia ere agertu zen; Rafael Kutz, Eusko Jaurlaritzak Bogotan duen ordezkaria; Bogotako Euskal Etxeko ordezkariak; hirian bertan bizi diren hainbat euskal herritar eta milia bat unibertsitari.

Ekimen honen harira, Gorroño jaunak nahi du koadroa jarriko den gunea "elkarrizketarako eta bakerako espazioa izatea". Eta bat egiten du "bakearen aldeko ahalegin horretan, Bogotako herritarren nahia horixe bera delako".

Azkenik, gaur egun Kolonbiak bizi duen indarkeria giroa "Picassok koadro hau pintatu zuen garaian bizi izan zenaren antzekoa zela, Espainiako gerra garaian pintatu baitzuen koadroa".