Albisteak

 

Datorren urriaren 15etik aurrera Bogotan (Colombia) bakearen aldeko topaketak egongo dira. Palermo auzoan kokatutako Gernika parkean (1945) burutuko den instituzio-ekitaldia dago programatuta topaketa hauetan. Bertan 09:00etatik aurrera Pablo Picassoren “Guernica” artelanaren erreplika bat estalgabetuko da. Erreplika honek jatorrizkoaren neurri berdinak dauzka eta zeramikaz eginda dago.

Zeremonia honetan Gernika-Lumoko Alkatea den José María Gorroñok hartuko du parte. Beste parte hartzaile batzuen artean hurrengo hauek ere egongo dira: Bogotako Alkatea den Gutavo Petro, Eusko Jaurlaritzaren Colombiako delegatua den Rafael Kutz, Bogotako Euskal Etxearen ordezkariak, hiri horretan bizi diren hainbat euskaldun eta unibertsitateko ikasle asko.