Agenda

 

Iaz, 2018an, garatu zen Euskaraldiaren I. edizioa Euskal Herri osoan eta Gernika-Lumok bat egin zuen ekimen horrekin. Guztira, Gernika-Lumon 3.169 biztanlek hartu zuten parte.

Orain, 2020ko Euskaraldia datorkigu. Datorren abenduaren 3an emango zaio hasiera Euskaldiaren II. Edizioari, 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 3ra burutuko denari. PROTAGONISTAK ERAKUNDEAK izango dira (elkarteak, enpresak, eskolak, instituzioak,…), baina ekintzaileak gutako bakoitza, ahobiziak eta belarriprestak.

Parte hartuko duten erakundeen oinarrizko sarea abenduaren 3an osatuko da eta interesatutako erakunde/elkarte/enpresa guztiek hona jo dezakete: euskerateknikaria@gernika-lumo.net / 946 270 205.