| GIZATERIAREN
HASIERAN.
HISTORIAURREtik
Gernikako ibarrak era guztietako aukerak eskaini dizkio gizakiari.
Gizakiak haranean utzitako santutegi nagusia SANTIMAMIÑE
kobazuloa da (Kortezubi); bertan, Historiaurrean, Madeleinetik
bizi izan da jendea (15.000 k.a.). Santimamiñe santutegi
nagusia da, bertan aurkituriko labar-pinturei esker; pintura
horien kalitatea eta aberastasuna Altamiran (erlaitz kantauriarrean)
aurkiturikoen antzekoa da.
Horrela, badakigu Gernikako ibarrean baso handiak izan zirela,
eta horietan oreinak, basurdeak eta beste animalia batzuk
bizi zirela, Santimamiñeko bizitza ekonomikoaren oinarria
osatzen zuten animaliak.
Glaziazioen garaiaren ostean (k.a.ko 9.000), Paleolitoan
sorturiko bizitza berria eratzen hasi zen: MASKORBILTZAILEEN
KULTURA. Horien elikadura, berriz, itsasadarrak eskainitako
itsaskietan oinarritzen zen..
El clima era más benigno, los hielos de las altas
montañas se fundieron y los animales de clima frío
emigraron hacia otras regiones. Fue preciso hacer frente a
las necesidades de la alimentación buscando más
intensamente toda la abundante serie de mariscos que ofrecía
la ría.
NEOLITOAN, k.a.ko 5.000. urtean, Santimamiñeko
biztanleek ez zuten kobazuloa utzi, klima leunagoa bazen ere.
Segurutik, garai horretarako, euskara eratzen hasi zen, orduko
gizakien loturako eta komunikazioko tresnatzat.
BURDINAREN KULTURA INDOEUROPARRAK izandako eragina,
beste alde batetik, lehenengo milurtekoaren hasierako mendeetan
nabaritu zen, k.a.ko II. mendearen inguruan. Leku estrategikoetan
ezarri eta tontor jakinak aukeratzen zituzten; horietatik,
komunikazio bide nagusiak kontrolatzen zituzten, baita ibai
nagusien bideak ere. Kultura horretako aztarnak ondoko herrisketan
aurkituko ditugu: Marueleza (Nabarniz), Kosnoaga (Gernika)
nahiz Iluntzar (Nabarniz) eta Gaztiburuko Santutegia (Arratzu).
Erromatarren garaiari dagokionez, Gernikako itsasadarra da,
Bizkaiko lurraldearen barruan, aztarnarik gehien dituena:
Morgako hilarria (IV. mendea), Foruko Haitzaren gauzak, Portuondoko
ezarkuntza eta kostaldeko beste batzuk. Horiek berezko aldapetan
daude, itsasadarraren ezkerreko hegalean, kabotajeko itsas-trafikoari
lotuta, baita eremu horretako natur baliabideen ustiapenari
lotuta ere (burdinaren eta marmolaren meatzeak).
LA GERNIKAREN
SORRERA ETA BILAKAERA.
Inguru horretan, Don Tello kondeak Gernikako hiribildua sortu
zuen 1366ko apirilaren 28an. Jatorrian, hiribuldua, batetik,
Bermeotik Durangorako bideek, eta bestetik, Bilbotik Elantxoberako
nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta
zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen;
kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko
bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasuntziak
Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera
horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere
egon ziren.
Gerora, Gernikak euskal hiribilduaren ohiko hirigintza-tipologia
hartu zuen; zenbait kale paralelok osatzen zuten: Goienkalek,
Azokekalek, Artekalek eta Barrenkalek.
Baita zeharkako kale batek ere, Santa Mariak; halaber, hiriko
barrutiaren muturretan kokaturiko elizak ere baziren.
Gernikako bizitzan (udal-arautegi zorrotza, nagusiak ziren
burges txikien pribilegioak zaintzeko) ez zen aldaketa handirik
izan, XVI. eta XVII. mendeetan.
XVIII. mendean plaza bat zegoen hirigunean, eta bertan Udaletxea;
espetxe publikoa zuen, Jaurerri osoko gaizkileak zigortzeko,
baita Ospitale bat eta Erruki-etxea ere, bertako pobreak hartzeko.
Gernikarraren eguneroko jarduerak nekazaritza (laborea, barazkiak
eta frutarbolak), artisautza (errementariak, jostunak, zapatariak,
linuaren fabrikazioa...) eta merkataritza ziren (merkantzien
garraioa eta salmenta).
Mende horiek izandako beste ezaugarri bat, bestalde, ondoko
herriarekin izandako gatazka izan zen, Lumoko elizatearekin
izandakoa alegia; gatazka hori jurisdikzio mailako arazoek
eragin zuten, eta horiek ez ziren 1882ra arte konpondu, herri
biak bildu eta Gernika-Lumo sortu zutenera arte.
Industriak XX. mendean iritsi ziren. Biztanleriak etengabeko
gorakada izan zuen; 4.500 biztanletatik 6.000tara iritsi zen,
1936an.
Gernikako muino txiki batean
Juntetxea
eta Arbola daude. Euskaldunen arteko ohitura zaharra arbola
baten azpian biltzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitate
osoko interesak erabakitzeko (ohitura hori nahiko arrunta
zen Erdi Aroko Europan). Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo
bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen. Mendeen joanean,
Gernikako arbola nagusitu zen, eta hori Lumoko elizatean zegoen;
bertan, Gernikazarra izeneko ingurua zegoen, harizti eta baseliza
batekin. Arbola horren azpian, Bizkaiko legeak idatzi ziren
1876ra arte; herri guztiek ordezkariak (batzarkideak) bidaltzen
zituzten bilkuretara (Batzar Nagusiak). Demokrazia mota edota
askatasuna errespetatzeko modu hori Rousseau filosofoak iruzkindu
zuen, baita William Wordsworth olerkariak, Tirso de Molina
dramaturgoak eta Iparragirre koblakariak ere (GERNIKAKO
ARBOLA ospetsua).
Bizkaiko
Jaurerria Gaztelako erreinuan sartu ondoren, errege gaztelarrak
Gernikara joateko ohitura sartu zen, Bizkaiko Foruak errespetatzeko
juramentua, Arbolaren azpian egitearren. Francisco de Mendietak
jaso egin zuen, "El besamanos" izeneko koadro batean,
Fernando Katoliko erregeak 1476ko uztailaren 30ean egindako
Foruen juramentua. Borboiko Karlos erregegaia, karlistadetan,
Gernikara joan zen 1875ko uztailaren 3an, Foruen juramentua
egitera. XIX. mendean zehar, Juntetxean bilera asko egin ziren,
bai Batzarretarako eta bai egintza politikoetarako.
GERNIKA,
BAKEAREN SINBOLOA
Gerra Zibilean, Kondor legioko hegazkinek erabat suntsitu
zuten Gernika, 1937ko apirilaren 26an; hegazkin horiek Hitlerrek
bidali zituen, Francoren armadari laguntzeko. Lau ordutan,
Alemaniako hegazkinek erraustu egin zuten herri osoa. Esperimentuzko
egintza horren bitartez, hasiera eman zitzaien ondorengo gerretan
hain ugariak izango ziren sarraskiei.
1966an Gernikaren Sorreraren VI. Mendeurrena ospatu zen.
Ospakizun horren oroigarria dugu Foru Plazan dagoen D. Telloren
monumentua (Agustín Herranz arkitekto gernikarraren
lana).
1987an, bonbardaketaren 50. urteurrena ospatu zen, Hiri Martirien
Munduko Elkartearen Aurrebiltzarrarekin batera. Biltzar hori
gero Madrilen egin zen, eta bertara mundu osoko ordezkariak
bildu ziren. Harrezkero, Gernika-Lumo Elkarte horren barruan
dago. Hurrengo urtean, 1988an, E. Chillidaren "Gure Aitaren
Etxea" monumentua inauguratu zen; eta 1990ean, horren
ondoan Henry Moore eskultore ingelesaren "Large Figure
in a Shelter" lana jarri zen. Bi monumentu horiek Gernika-Lumo
Bakearen Hiria dela adierazten dute.
"Gernika, bakearen sinboloa" izeneko ikurra oinarri
buruturiko jardueren ondorioz, zenbait hirirekiko senidetzeak
egin dira, eta lankidetzarako konpromezuak hartu dira kulturan,
hezkuntzan eta industrian: .Berga
(Cataluña-1986), Pforzheim (Alemania-1988) y Boise
(Idaho - EEUU 1993).
Gaur egun, Gernika-Lumo (15.568 biztanleko hiria) herri aberatsa
da zerbitzuetan, industrian, kulturan eta hezkuntzan, eta
etorkizunerako zutabe sendoak ipintzeari ekiten dio.
|